Bigarren etapako portu bakarrak tropela apurtu zuen

Guaixe 2008ko martxoaren 14a

Asteazkenekoaren antzera, etapa nahasia izan zen atzekoa ere. Ihes saiakera asko egin zituzten txirrindulariek, baina ez ziren arrakastatsuak izan. Erabakigarria izan zen eguneko portu bakarra, erabat zatitu baitzen tropela.Illiano izan zen helmugan azkarrena. Egoi Martinez eta Imanol Erbiti talde berean iritsi ziren helmugara, irabazlearengandik 8:23ra. 120. postuan dago etxarriarra, Gasparotto lider berriarengandik 8:29ra. Denbora berdinarekin, 122.a da Hiriberriko txirrindularia.Gubbio eta Montelupone arteko 195 kilometroko etapa dute gaur txirrindulariek. Beste lau etapen ondoren, martxoaren 18an iritsiko dira Adriatiko itsasora, itzuliari amaiera emateko.