Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontis enpresa Logroñora itzuliko da bihar. Urtarrilean eskuz banaka aritu baziren, eskuz binakako Logroñoko Irekia dute orain jokoan. La Estrella eta Verea pilotalekuek hartuko dituzte neurketak. Final laurdenekin emanen diote hasiera irekiari.Lehen jardunaldian, bihar, 20:30ean, Gorritik Urdaniz izanen du lagun, Camarero II.a eta Arretxeren aurka. Igandean, 12:00etan, Nagoreren txanda izanen da. Larramendi lagun duela, Aritz Lasa eta Zabala izanen ditu aurrez aurre.Eskuz banakako irekian Nagore izan zen txapeldun. Larramendirekin marka errepikatzen saiatuko da.