Zenbaki berezia

Guaixe 2008ko martxoaren 17a

Sakanak hartzen dituen 306 kilometro karratuetan naturaz gozatzeko hainbat aukera ditugu. Gure eskualdea bi natur parkez inguraturik dago: iparraldean, Aralar eta hegoaldean, Urbasa-Andia. Beraz, mendiaz gozatu eta kirola egiteko hainbat aukera dugu bertan. Arakil ibaiak (Burunda, Altsasu aldean) zeharkatzen du Sakanako korridorea. Oinez, bizikletaz, zaldiz... edo kotxez, Sakanan barrena nahi dugun bezala murgil gaitezke, baina ez izan zalantzarik gure bazterrak eta txoko politak ezagutzeko. Ondoko orrialdeetan zenbait iradokizun topatuko dituzue. Txango polit bat egin eta gero, atsedena hartu eta indarrak berritzeko aukera franko aurkituko dugu eskualdean zehar dauden landa etxe, jatetxe eta erretegietan. Ez zaizue damutuko!Zenbaki guztia ikusteko behean dokumentua ikusi-n sakatu.