Bigarren eskuko azoka Irurtzunen

Guaixe 2008ko martxoaren 28a

Azoka Bi Aizpe frontoian izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. 17:30etan antzerki emanaldia egonen da. Igandean egingo den azokan biltzen den dirua, Argentinako San Damian ospitalean oftalmologiako diagnosiak egiteko ekipoak erosteko erabiliko da. Egun osoan zehar, ikusmen gaigabezien inguruko sentsibilizazio jarduerak izango dira Asdire Larrakil taldeak antolatuta. La ceguera puede vencerse erakusketaz gain, ikusmen arazoak dituztenei egokitutako mahai jokoak ere izango dira. Bestalde, gaur elkartasun afaria egingo da Erga Larrea elkartean.