Batasunaren aurkako auzibidean 3 sakandar epaiketa bidean

Guaixe 2008ko apirilaren 2a

Herriko tabernen auzia gisa ere da ezaguna da sumario itxi berria. Epailearen tesia da "herriko tabernen bidez ETA diruz hornitzen zela eta, beraz, auzipetuak ETAko kide direla". Jakina denez, 2002ko agorrilaren 26an, epailearen aginduz, hainbat egoitza itxi ziren, tartean Altsasuko Herria Eginez elkartea.Garzonek 41 pertsona auzipetu ditu auzi horretan, tartean 3 sakandar: Jaione Intxaurraga, Joseba Garmendia, biak ere aske, eta Juan Kruz Aldasoro, lastailaren 4an atxilotu ondoren Asturiasen preso dagoena. Auzitegi bereko Zigor Salako 2. aretoaren esku gelditu da auzia. Berri agentziek zabaldutakoaren arabera urte baten buruan edo izanen da epaiketa.