Zinema euskaraz Irurtzunen eta Altsasun

Guaixe 2008ko apirilaren 2a

Film Laburren Zirkuituak Hego Euskal Herrian 38 emanaldi eskainiko ditu, haietako bi, esan bezala, Sakanan. Ordu beteko iraupena duten emanaldi horietan 10 lan ikusteko aukera izanen da. Aurtengoan zirkuituak "apustu berezia egin dela egile eta formatu berrien alde". Ondorioz, zirkuituan "beteranoak" diren egileen lanekin batera, bidea egiten hasi direnak, eta bideo-sorkuntzan esperimentatzen dabilen Logela Multimedia taldearen lanak ere ikusgai izanen dira. Horretaz gain, Topaguneak antolatzen duen Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyaren hiru edizioetan saritutako lan batzuk ere ikusteko aukera izango da.SakanaIbarrean Film Laburren Zirkuituak eginen duen aurreneko geldialdia Altsasun izanen da, heldu den asteazkenean, apirilak 9, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Altsasuko emanaldian presente izanen da Mikel Alvarez beasaindarra izanen da, Azken trena film laburraren zuzendaria. Hark bere esperientzia kontatzeaz gain, bildutako guztiek egindako galderak ere erantzunen ditu. Irurtzunen, berriz, hilaren 24ean izanen dira film laburrak ikusgai, 20:00etan, kultur etxean. Film labur baten zuzendaria ere izanen dute bisitari irurtzunen. EskaintzaZirkuituaren barruan emanen diren lanak honakoak dira: Gentzane Agirre getxoztarraren Unrest eta All about eves, Mikel Alvarezen Azken trena, Koldo Almandoz donostiarraren Columba palumbus, Asier Mendoza zarauztarraren Momorro, Iñigo Kintana donostiarraren Itzalak, Logela multimedia Ardauaren negarra eta Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyan egindako 3 lan: Anteojonudoak, Zeruari eta Bestaldean. Haien inguruko zehaztapen gehiago dokumentuan opa dezakezue.