Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko igandean Barakaldoko X. duatloia jokatu zen, sprint distantzian (5 kilometro korrika, 29,5 kilometro txirrindulaz eta 2,5 kilometro korrikan). 253 parte hartzailek zuten izena emana, eta lehia oso borrokatua izan zen. Irabazlea, gizonezkoetan, T. Santander taldeko Oscar Negrete izan zen (0:56:08). Negreteren taldea izan zen probako talde onena, (2:56:38). Sakana Triatloi Taldeko kirolariek lan bikaina egin zuten, taldeka 6. tokian sailkatu baitziren (3:01:21). Sakana Triatloi taldekoen denborak hurrengoak ditugu: 14. Francisco Gomez (0:59:19); 29. Urko Berdud (1:00:34, kadete mailako lehena); 40. Felix Benjumea (1:01:28); 62. Iraitz Goñi (1:03:18); 69. Mikel Berdud (1:03:35); 88. Isidro Asurabarrena (1:04:37); eta 90. Juan Luis Maiza (1:04:52).Igandean, apirilaren 6an, Azkoitiko IX. duatloia jokatuko da, 11:00etatik aurrera. Ondoko lana egin beharko dute: 8 km korrika, 36 km bizikletan eta 4 km korrika. Parte hartzaileen artean sakandarrak izango dira.