Amillano Urrezko Banakakotik kanpo

Guaixe 2008ko apirilaren 3a

Abian da Banakako Urrezko Aizkolarien Txapelketa. Elite mailan bi aizkolari sakandar ditugu: David Amillano altsasuarra eta Floren Nazabal etxarriarra. Nazabal final laurdenetan sartuko da lehian, eta David Amillano martxoaren 16an lehiatu zen Beran, txapelketako lehen kanporaketan, Rodriguez I.aren kontra.Bi aizkolarien arteko lehia oso-oso estua izan zen. Erlojuz kontra 45 ontzakoa mozteko lanetan segundo bateko ezberdintasuna izan zuten: David Amillanok 1:06-ko denbora behar izan zuen, eta Juan Rodriguez segoviarrak segundo bat gehiago. Aldiz, bigarren proban alde gehiago atera zion segoviarrak altsasuarrari: Rodriguez I.ak 1:58 denboran moztu zuen 45 ontzako enborra, zutik. Aldiz, Amillanok 2:19 behar izan zuen. 20 segundoko tartea ateratzen zion Rodriguezek Amillanori, eta hirugarren proban biak guztia ematera atera ziren. Kana erdiko bi enborra mozteko proban altsasuarra izan zen azkarrena (5:35), baina segoviarrak segundo bat beranduago bukatu zuen lana. Lehendik zuen abantaila aprobetxatuz sailkapenean aurrera eginen duena Rodriguez I.a da (8:41), eta nahiz eta hiru probetatik bi irabazi, Amillano kanpo geratu da (9:00).Gogoratu, Banakako Urrezko Aizkolarien Txapelketan, 23 urtez azpikoan Ibai Gorriti uhartearra ariko dela lehian. Haren anaia, Iker, baja da, lepauztaian haustura baitu.