Aipamena merezi duten haur kantariak

Guaixe 2008ko martxoaren 31

Aipamenetako 5 Sakanara etorri ziren. Talde lanaren aipamena eskuratu zuten Lakuntzako Luis Fuentes eskola publiko Suhar taldeak (Tapia eta Leturiaren Hik lan eta nik jai abestia kantatu zuten), Zelandi ikastetxe publikoko 5. mailako taldeak (Topa dagigun herri kantua eskaini zuten) eta ikastetxe bereko 6. mailako taldeak (Anje Duhalderen Ama Euskal Herria abestu zuten). Guztiek ere txikien mailan parte hartu zuten. Horretaz gain, Ane Martinez eta Aintzane Diaz bikoteak zaletasunari eskainitako aipamena eskuratu zuten. Haiek txikien mailan aritu ziren eta Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kantua abestu zuten. Gaztetxoen mailan, Jaione eta Aintzane Díaz ahizpek Sugan taldearen Sinisten abestia kantatu zuten eta horri esker interpretazioaren aipamena eskuratu zuten.