Nafarroako Herri Kirol Jolasak, abian

Guaixe 2008ko apirilaren 4a

Nafarroako Herri Kirol Federazioak jakitera eman duenez, igandean, apirilaren 6an hasiera emanen zaio Nafarroako Herri Kirol Jolas Txapelketari. Lehen jardunaldia Larraintzarko frontoiak hartuko du, 11:00etatik aurrera. Txapelketak 4 jardunaldi izanen ditu, eta laugarrena Sakanan jokatuko da, apirilaren 27an. Finala Txantreak hartuko du, maiatzaren 4an.Txapelketa hiru kategoriatan jokatuko da: kimuen mailan (96-97), haurren mailan (94-95) eta kadeteen mailan (92-93). Taldeak mistoak izan ohi dira. Kimuetan proba konbinatua jokatuko da, eta haurren eta kadeteen mailetan proba konbinatua eta soka-tira.Ohikoa denez, Sakanako taldeek ez dute txapelketan huts egingo. Kimuen mailan 9 talde ariko dira, tartean Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastolak. Haurren mailako proba konbinatuan 8 talde lehiatuko dira, horietatik hiru sakandarrak: Andra Mari ikastola eta Etxarri Aranazko Putterri eta Sakana. Aipatu hiru talde hauek ere haurren mailako soka-tira txapelketan lehiatuko dira, beste 4 talderekin batera. Kadeteen mailari dagokionez, proba konbinatuan ariko diren 6 taldeen artean Andra Mari izango dugu, eta soka-tiran 6 talde ariko dira, tartean Andra Mari eta Iñigo Aritza.