Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako XVIII. Areto Futbol Txapelketak aurrera darrai. Hiltegik jarraitzen du lidergoan, Tenis Rubor taldearen kontra garaipen garrantzitsua lortu eta gero (5-2). Dena den, Hiltegik 2 puntu eskasera dauka Otofados. Talde honek ere garaipena lortu zuen Newells taldearen kontra (2-3) eta txapelketako lehen postua lortzea du helburu. Hirugarren postuari ere eusten dio Sakanak, 26 punturekin. Sakanak ere irabazi egin zuen azkeneko lehian: 1 eta 4 hartu zuen menpean Peña Sport. Nabaria da txapelketako lehen hiru postuen arteko lehia oso-oso estua dela, eta hortaz, asteburu honetan irabaztera aterako dira aipatu taldeak.17. jardunaldiko emaitzak (martxoak 29) Newells 2 - Otofados 3Hiltegi 5 - Tenis Rubor 2Asesoria fiscal 1 - Yeregi ileapaindegia 7Peña Sport 1 - Sakana 4Furia Tomatera eta Biltoki: atsedenaSailkapena 1.Hiltegi: 30 p.2.Otofados: 28 p.3.Sakana: 26 p.4.Tenis Rubor: 24 p.5.Biltoki: 22 p.6.Furia Tomatera: 18 p.7.Newels: 18 p.8.Peña Sport: 12 p.9.Yeregi ileapaindegia: 12 p.10.Asesoria Fiscal: 6 p.Bihar 18. jardunaldia jokoan Bihar, apirilaren 5ean, taldeek hurrengo neurketak jokatuko dituzte:Sakana - Asesoria Fiscal (Zelandin)Yeregi ileapaindegia - Hiltegi (Zelandin)Biltoki - Newells (Frontoian)Otofados - Furia tomatera (Frontoian)Atsedena: Peña Sport eta Tenis Rubor