Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak sustatutako garapen zerbitzu horretan lan eginen lukeen langileak Arakil, Irurtzun, Irañeta, Arruazu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Olazti eta Ziordiari emanen lieke zerbitzua. Izan ere, gaur egun Altsasu, Arbizu, Lakuntza eta Uharte Arakilgo udalek hitzarmenak sinatuak dituzte Cederna-Garalurrekin eta haiendako lanean dute garapen teknikari bat. Bi erakundeek adostutakoaren arabera, Sakanako Mankomunitateak mugarik gabe kontratatuko luke langile bat eta udal bakoitzak, populazioaren arabera, ordainduko luke haren soldataren zati bat. Guztira, 42.753 euro. Bestalde, bi aldeek ez dute baztertzen etorkizunean ibarreko udal guztiak hartzen dituen hitzarmen bakarra sinatzea, baldin eta udal guztiak ados badaude. Hala eginen balitz, Sakanako garapen zerbitzuak bi teknikari izanen lituzke bere esanetara.