Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda dauden langabetuen kopuruak %2,48 egin du behera martxoan. Hau da, 14 pertsona gutxiago daude langabezian, gehienak emakumeak dira. Lan bila dabiltzan sakandarrak 551 dira orain, 329 emakume eta 298 gizon. Adinari dagokionez, 97 langabetuk 25 urte baino gutxiago dituzte (66 gizon eta 31 emakume) eta gainontzeko 454 langabetuak 25 urtetik gorakoak dira (298 emakume eta 156 gizon). Sektoreei dagokienez, sakandar gehienek, 292, zerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete. 152 dira industria arloan lan egin nahi luketenak. Eraikuntzan lan egiteko prest azaldu dira 54 pertsona eta 11 abeltzaintzan. Gainera, aurretik lanik egin ez duten 42 sakandarrek izena emana dute Altsasuko enplegu bulegoan. Azkenik, martxoan Altsasuko bulegoan 431 lan kontratu itxi ziren, haietako 74 mugagabeak.