Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gertaera guztien aurrean bildutakoek hainbat galdera egin zituzten: "nola da posible gorputz berezi hauek egiten dituzten atxiloketa guztietan atxilotuak izugarrizko kolpeekin bukatzea? Nola gerta liteke foruzainen bat zauritua gertatzea? Ez da izanen haiek emandako kolpeak justifikatzeko zaurituak izan direla esaten dutela?" Prentsaurrean agertu zirenak Foruzaingoaren hurrengo pausoa zein izanen den galdetu zuten. SalaketaBildutakoek salatu zuten "UPNk bere proiektu politikoa inposatzeko egiten duen Foruzaingoaren erabilpena. Egungo markoak, konstituzioa eta Foru Hobekuntza mantendu nahi ditu". Hori egiteko UPNk "errepresioa" darabilela nabarmendu zuten, eta horren adierazle lirateke Foruzaingoaren gorputz bereziak. Aldi berean, Foruzainei zuzendu zitzaizkien, "ikusita nolako bilakaera izaten ari den poliziak barne eztabaida" egiteko eskatuz. Aldi berean, Foruzaingoan ordezkaritza duen ELA sindikatuari galdetu zioten ados ote dagoen Foruzaingoa "hartzen ari den papera errepresiboarekin". Foruzaingoa "errepresioa areagotzeko aktibo berri" gisa salatu zuten eta "errepresioak bizi dugun gatazka honetan ez duela inolako konponbiderik ekarriko" salatu zuten. Aldi berean, larunbatean, 19:00etan, Foruzaingoaren Altsasuko polizia-etxearen aurrean eginen den bilkuran parte hartzera deitu zuten.