Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkarretaratze harekin Foruzaingoak Hodei Ijurko Iroz atxilotu izana salatu nahi zen eta, bide batez, "UPNk bere proiektu politikoa inposatzeko egiten duen Foruzaingoaren erabilpena" salatu nahi zuten. Bildutakoek Hodeiren aldeko oihuak egin zituzten, "bisitarik gabe gelditu zela zabaldu zenean". Bilkura gertutik zaindu zuten 30 bat Guardia Zibilek. Jarritako bi kontroletan bilkurara joan ziren guztiak, bai joaterakoan, bai bueltatzerakoan identifikatu egin zituen Guardia Zibilak. Foruzainak polizia-etxearen ondoan egon ziren, nahiz eta furgoneta batetik elkarretaratzearen irudiak bideoz hartu zituzten. Gauza bera egin zuen Guardia Zibilak.