Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egonaldiak garilean, agorrilean edo irailean izanen dira. Familiren bat interesa balu euskara ikasle bat hartzeko zenbait baldintza bete beharko ditu. Aurrena herriaren biztanleriaren %70etik gora euskalduna izatea. Horrekin batera, egonaldia eskaintzen den hilabetean gutxienez familiako 3 kide egotea eta haien arteko ohiko komunikazioa euskaraz egitea. Egonaldi bakoitzeko familiek 625 euro jasoko dituzte. Familia interesatuek hilaren 25era arteko epea dute izena emateko. Ikasleei dagokienez adinez nagusi izan behar dute eta 8. urratsa edo haren baliokidea gainditua izan behar dute. Hainedako izen emate epea maiatzaren 5a eta 30a bitartean izanen da zabalik. 325 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Informazio gehiagorako jo www.egonaldiak.net web orrira.