Berriz ere, Puin erabaki zen Lizarrako lasterketa. Azken maldan gora, bigarren aldiz, Fabian Wegmannen izan zen azkarrena.Eguraldi ona lagun, Jorge Azanzak ihes egin zuen lasterketaren hasiera, Vorganov eta Serranorekin batera. Tropelari zazpi minutuko aldea atera zieten txirrindulariek, baina tropeleko talde indartsuak lanean hasi, eta aldea txikituz joan zen. Lehen ihesa ezerezean utzi eta ahalegin berriak egin zituzten txirrindulariek behin eta berriz. Egoi Martinez izan zen saiatu zenetako bat, helmugatik 11 kilometrora. Baina talde askok nahi zuten lasterketa Pui gainean erabakitzea. Azkenean, Gerolsteiner taldeak jaso zuen lanaren fruitua, Wegmannen garaipenarekin. Egoi Martinez izan zen lehen sakandarra, 39. postuan. Jose Luis Arrieta, berriz, 74.a izan zen.Sabeleko arazoek lasterketa uztera behartu zuten Jorge Azanza, ezin izan baitzuen ezer jan, ez edan.