Sakandar asko Etxauriko portuan

Guaixe 2008ko apirilaren 8a

Igandean 29. Etxauriko portuaren igoera zegoen jokoan, eta 221 korrikalari atera ziren irteera gunetik 7 kilometroak osatzeko prest, bildutako ikusleen txalo zaparrada artean. Goiza ederra zen, korrika egiteko aproposa, eta lehenago kategoria txikiko lasterketak korritu ziren. Nahiz eta belauna ukituta izan eta astea katarroarekin eman, Beste Iruña taldeko Antonio Etxeberria hasiera-hasieratik lehenengo postuetan kokatu eta garaipen erraza lortu zuen, bigarrenari, Aguraingo Cesar Sanzi, 1:31ko aldea atera eta gero. Hala ere, Etxeberriak ez zuen lortu Etxauriko 1997an Carnelo Comasek ezarritako errekorra gainditzea (26:36). Korrikalariak azaldu zuenez, aurreko postua hartu eta bere erritmoan, lasai, lehena izatea lortu zuen.Lasterketan korrikalari sakandar asko izan ziren. Eurak egindako denborak: 27. Iban Gonzalez (Urdiain): 32:59; 29. Mikel Lakuntza (Altsasu): 33:24; 31. Juantxo Arregi (Altsasu): 33:33; 35. Jesus Goena (Etxarri): 33:49; 38. Juan Luis Maiza (Etxarri): 34:09; 43. Enrique Aldasoro (Altsasu): 34:24; 50. Mikel Goikoetxea (Altsasu): 34:43; 51. Migel Yerro (Altsasu): 34:58; 65. Jesus Mari Olmos (Altsasu): 35:43; 94. Jose Javier Maiza (Etxarri Aranatz): 37:20; 107. Odei Iturrioz (Urdiain): 38:25; 110. Santi Agirre (Iturmendi): 38:29.