Gasteizko mendi maratoia

Guaixe 2008ko apirilaren 8a

Ionut Alin Zinca izan azkarrena joan zen igandean, Gasteizko maratoian. 3:13:53ko denbora egin zuen atleta independienteak. Euskal Herriko txapelketaren lehiak maila goreneko atletak bildu zituen. 109 atletak amaitu zuten 42.192 metroko luzera eta 1.876 metroko desnibela zuen proba. Horien artean egon ziren, besteak beste, Sakana Dantzaleku taldeko Jose Antonio Salgado Mangas eta Nourdine Jdi Baba. Horietan lehena, 67.a izan zen, 4:31:26ko denborarekin. Jdi, berriz, 132.a izan zen, 5:19:33ko denborarekin. Beteranoen mailan, 11. izan zen Jose Antonio Salgado. Maila horretan azkarrenak, Joxe Luis Albuzurik, 3:40:13ko denbora egin zuen.Sakandarrak ez ziren Euskal Herriko txapelketaren lehian sartu, horretarako beharrezkoa baitzen Euskadin federatua egotea.