Azkoitiko duatloia

Guaixe 2008ko apirilaren 8a

Urbiko T.T. taldeko Sergio Gomezek irabazi zuen igandean jokatu zen Azkoitiko IX. Duatloia (1:30:30). Probako irteeran zeuden 241 kirolariek lehenik eta behin 8 km egin behar izan zituzten korrika; gero 36 km txirrindulan; eta, bukatzeko, 4 km korrikan. Hasieratik zazpi duatletez osatutako taldea nabarmendu zen eta Sergio Gomez izan zen aipatu taldetxotik helmugara azkarrenen sartu zena. Sakana Triatloi Taldeko partehartzaile bakarra, Juantxo Azurmendi Zelaia, 113. tokian heldu zen helmugara (1:45:05).Igandean, apirilaren 13an, Arrigorriagako Duatloia egonen da jokoan, goizeko 9:30etik aurrera. Ondoko lana egin beharko dute kirolariek: 14 km korrikan, 57 km txirrindulan, eta 7 km korrikan.