Sakandarrak txukun

Guaixe 2008ko apirilaren 8a

Nafarroako Herri Kirol Jolasak martxan daude, hiru kategoriatan: kimuak, haurrak eta kadeteak. Guztira lau jardunaldi jokatuko dira, eta denbora onena lortzen duten taldeak finalerako sailkatuko dira.Igandean lehen jardunaldia jokatu zen Larraintzarren. Proba konbinatuan, kimuen mailan Berriozar A sailkatu zen lehena (6´47´´49). Iñigo Aritza hirugarrena izan zen (7´16´´80), eta Andra Mari bosgarrena (7´23´´49). Haur mailako proba konbinatuan Andra Mari izan zen azkarrena (8´23´´13). Sakana hirugarren tokian sailkatu zen (9´10´´ 50) eta Putterri seigarrenean (10´11´´96). Kadete mailako proba konbinatuan Basaburuakoak aritu ziren hobekien (10´12´´47). Andra Marikoak bosgarrenak izan ziren (11´25´´98).Soka-tirari dagokionez, haur mailako A multzoan (480 kg) Andra Marik 3,5 puntu eskuratu zituen eta Sakanak 2 puntu. Haur mailako B multzoan (480 kg) 3 puntu Txantrearendako izan ziren eta Putterrirendako, aldiz 2 puntu. Kadete mailako A multzoan (540 kg) Basaburuak 3 puntu lortu zituen eta Andra Marik 1. Aldiz, kadete mailako B multzoan (540 kg) Txantreak 3 puntu lortu zituen eta Iñigo Aritzak 2.Igandean, apirilaren 13an, Nafarroako Herri Kirol Jolasen bigarren jardunaldia hartuko du Baztango Berroetak, goizeko 11:00etan. Euria egiten badu Iruritako frontoian jokatuko da proba.