Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iraupen luzeko lehenengo mendi martxarekin pozik daude Altsasuko Mendigoizaleak, eta buru-belarri ari dira prestatzen hurrengo irteera eta ekitaldiak. Maiatzaren 17an, esaterako, argazki ralia antolatu dute Urbasan. Parte hartzaileek kamara digitala erabiliko dute eta sariak egunean bertan emango dituzte.Aurreko igandean 200 mendigoizaletik gora parte hartu zuten Hiru Mendi Zerren martxan. Giroa bikaina izan zen eta guztia modu onean burutu zen. Eguraldia ere primerakoa izan zen, freskoa baina euririk ez. Kirolari asko gipuzkoarrak ziren, baina nafarrak ere ez ziren atzean geratu. Hurrengo urtean herritarrak eta sakandarrak parte hartzera animatu dituzte.Aurtengo lanak bukatu eta gero, heldu den urterako zenbait hobekuntza egitea aztertzen ari dira, hala nola, hasiera eta bukaera leku beretik egitea, parte hartzaileak ez nahasteko. Eta ibilbidea laburtzeko modua ematea, ibilbide osoa egin nahi ez dutenei aukera emateko. Izan ere, ez dugu ahaztu behar, martxaren helburua ondo pasatzea dela. Jakina denez, igandekoa, Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Martxen lehenengo ekitaldia izan zen; bigarrena Ameskoan egingo dute igandean —43 km-ko martxa da eta Eulate du abiapuntua goizeko 7:00etan—; eta hirugarrena, Sakanako Ibilaldi Handia izanen da, apirilaren 26an jokatuko dena. Guztira 7 mendi martxa eginen dira aurten, Nafarroako 9 klubek Nafarroako Mendi Federazioarekin batera antolatuta.Urbasa Argazkitan Maiatzaren 17an, larunbatarekin, Altsasuko Mendigoizaleek Bioitza kanpina izango dute topaleku, bertatik irtengo baita ralia, eta bertan elkartuko dira partehartzaileak eguerdi partean argazkiak deskargatu eta bazkaltzera.Irteera eman eta gero, parte hartzaile bakoitzak nahi duen txokora joan ahal izango da argazkiak egitera. Eguerdi partean, guztiak elkartuko dira eta egindakoen artean 6 argazki hoberenak hautatuko ditu bakoitzak. Bazkalorduan, hautatutako argazki guztiak proiektatuko dituzte eta epaimahaiak baloratu eta gero, bazkalondoan emango dituzte sariak.Hiru Mendizerren martxan egin zuten moduan, raliko partaideek ez dute zenbaki bat izango, Urbasako toponimo bat, baizik. Epaimahaia osatzeko partaideen artean zotz egingo dute. Aurten Urbasan egin xede dute ralia, baina datorren urtean Aralarren egin nahi dute, eta hurrengoan, Urbian