Sakandarrak Nafar Kirol Jolasetako finalean

Guaixe 2008ko apirilaren 10a

Iruñeko San Juan kiroldegiak irristaketako zirkuituko finalak hartu zituen joan zen asteburuan. Irristalariek kimu, haur, kadete, gazte eta senior mailako finalak zituzten jokoan. Bertan izan ziren, besteak beste, Olaztiko Sutegiko, Urdiaingo Aitziberko eta Altsasuko taldeko ia 20 irristalari.Gogotik egin zuten lan Lan bikaina egin zuten sakandar gazteek. Kimu mailan, nesken artean, zilarrezko bi domina irabazi zituen Irantzu Imazek eta, mutilen artean, urrezko domina batekin eta zilarrezko beste batekin itzuli zen Aitziber taldeko Gaizka Ocaña. Gazte mailan, lan bikaina egin zuten Cristina Aldeano eta Raquel Paniaguak. Proba ezberdinetan lortutako emaitza onei esker, litekeena da Espainiako txapelketarako txartela lortu izana. Nafarroako 7 irristalari onenak joanen dira maiatza amaieran Gijonen jokatu den txapelketara.Sakanako hiru taldeak entrenatzen dituen Julia Acebesek irristalari guztien lana txalotu du. "Guztiek ere gogotik egin dute lan eta egindako ahaleginagatik zoriondu nahi ditut" adierazi du.Sailkapenak Kimuak. Neskak. 1000 metro sprintean 1. Diana Garcia (Txantrea)2. Irantzu Imaz (Sutegi)5. Saioa Baztan (Altsasu)6. Maialen Unanua (Aitziber)8. Lorena Lopez (Sutegi)13. Irene Lopez (Sutegi)14. Amaia Galartza (Sutegi)15. Mireia Rivero (Sutegi)22. Naroa Gurmindo (Sutegi)29. Sarabe Arakama (Aitziber)32. Iratxe Urrutia (Aitziber)40. Olaia Agirre (Sutegi)Kimuak. Neskak. 1500 metro lerroan 1. Diana Garcia (Txantrea)3. Irantzu Imaz (Sutegi)5. Saioa Baztan (Altsasu)7. Maialen Unanua (Aitziber)8. Lorena Lopez (Sutegi)10. Naroa Gurmindo (Sutegi)11. Irene Lopez (Sutegi)13. Amaia Galartza (Sutegi)16. Mireia Rivero (Sutegi)18. Maider Agirre (Sutegi)41. Olaia Agirre (Sutegi)43. Sarabe Arakama (Aitziber)51. Iratxe Urrutia (Aitziber)Kimuak. Mutilak. 1000 metro sprintean 1. Gaizka Ocaña (Aitziber)Kimuak. Mutilak. 1500 metro lerroan 1. Xabier Martinez (San Juan)2. Gaizka Ocaña (Aitziber)Haurrak. Neskak. 500 metro esprintean 1. Itxaso Tirapu (Ardoi)4. Cristina Aldeano (Altsasu)20. Ainhoa Markinez (Sutegi)Haurrak. Neskak. 1500 metro lerroan 1. Izaskun Barba (Txantrea)16. Cristina Aldeano (Altsasu)21. Ainhoa Markinez (Sutegi)Haurrak. Neskak. 3000 metro puntutara 1. Izaskun Barba (Txantrea)20. Ainhoa Markinez (Sutegi)Gazteak. Neskak. 200 metro erloju-kontra 1. Saray Narvaez (San Antonio)9. Raquel Paniagua (Altsasu)16. Sandra Villaseca (Altsasu)Gazteak. Neskak. 1000 metro lerroan 1. Izaskun Zarralegi (San Antonio)9. Raquel Paniagua (Altsasu)14. Sandra Villaseca (Altsasu)Gazteak. Neskak. 5000 metro puntutara 1. Oihane Ziganda (San Antonio)12. Raquel Paniagua (Altsasu)15. Sandra Villaseca (Altsasu)Gazteak. Neskak. 10000 metro. Kanporaketa 1. Miren Goñi (San Antonio)6. Raquel Paniagua (Altsasu)13. Sandra Villaseca (Altsasu)