Kulturartekotasun bidetik pausuak ematen

Guaixe 2008ko apirilaren 9a

Harrera plan horrek aurrekariak izan ditu 2006 eta 2007 urteetan eta irailetik abendura bitartean teknikari bat egon zen lanean. "Mankomunitateak zerbitzuaren jarraipenaren alde apustu egin eta 2007ko abenduko batzar orokorrean urte osorako langile bat kontratatzea erabaki zuen" Zubiriak argitu zuenez. Mankomunitateko buruak nabarmendu zuenez "2007ko zentsoaren arabera Sakanko biztanleen %10 etorkina da eta joera hau handitzen doanez, Begoñaren lana ezinbestekotzat dugu" TeknikariaBegoña Zestau izanen da Sakanako Harrera Planaren ardura edo kudeaketa eginen duena. Berea "zubi lan" gisa ulertu behar dela dio; sakandar berrien eta bertakoen artean bitartekari lana eginen baitu. Immigrazio arduradunak argi azpimarratu zuen etorkinen integraziorako bide bakarra kulturartekotasuna dela. Alor horretan emandako urratsen berri ere eman zuen Begoñak.Immigrazio teknikariak esan zuenez,"kultur ezberdinen topaleku da Sakana eta sor daitezkeen gatazkak ekiditeko ezinbestekoa da elkarrekiko ezagutza. Honela esterotipoak apurtu eta elkarbizitzarako bidea errazten da" Argudio horri azalpen praktiko bat gehitu nahi izan zion Begoñak. "Bere kulturarekiko interesa jartzerakoan, (bere hizkuntzan agurtu, bere herrialdeko janaria dastatu...) harresi hori apurtu egiten da"Horregatik teknikariaren lana binomioetan kokatu zuen: "gu eta zuek horretan zubi lana eginez. Alde batetik etorkinei harrera eginez eta bestetik hartzaileei ere bideak erraztu guztien elkar ezagutza bideratuz. Topaketa eta elkar ezagutza elkarbizitzarako ezinbestekoa" dela nabarmendu zuten prentsaurrekoan azaldutakoak eta bide horretatik lanean jarraituko dutela aipatu zuten. Harrera zerbitzuaBegoña Zestauk harreman zuzena ere izanen du interesa duen edozeinekin eta honela eskualde buruko herrietako bulegoetan izanen da: astelehenetan Etxarri Aranatzen, asteazkenetan Irurtzunen eta ostegunetan Altsasun. Gainontzeko egunetan Sakanko Mankomunitateko egoitzan.Aurreko urteetakoari jarraiki, harrera egiteaz gain, beste alor batzuk ere landuko dira Sakanko immigrazio sailetik. Sentsibilizazioaren harira hilero Sakanako Beleixe irratian saioa egiten jarraituko dute immigrazio gaiarekin zer ikusi duten gaiak landuz. Aurten bestalde, harrera plan honetarako izen eta logotipo lehiaketa ere antolatuko da.Horietaz gain, osasun arloa, prestakuntza, lan mundua eta aisialdia jorratzeko ekimen garatuko dira aurten. Batzuek Sakana guztia hartuko dute, beste batzuk eskualdeak. Beti ere, beharren arabera.3 eskualdeetako egitasmoakIrurtzun aldeko zonaldeak hartzen ditu etorkin gehienak, %11,3 eta gai horrekin sentsibilizatuta elkarte asko elkarlanean ari dira. Apirilean, esaterako, Kulturartekotasun topaketa antolatu dute Itxipuruk, Atakondoak eta Gizarte Zerbitzuek elkarlanean. Sukaldaritza tailerrak, antzerkia, hitzaldiak eta festa dantzaldia ikusteko aukera izanen da besteak beste.Urdiaindik Lakuntza bitarteko Etxarri Aranazko eskualdean, berriz, etorkinen kopurua %5,19 da eta iazko gastronomi topaketak errepikatuko direla aurreratu zuen Begoña Zestauk.Ziordia, Olazti eta Altsasu hartzen dituen zonaldeko lehendakari den Mª Jose notariok eskualde horretako biztanleriaren %5,41 etorkinak direla azpimarratu zuen. Azaldu zuenez, "aurreko urteetako asmo berarekin ere lanean jarraituko dugu gure eskualdean".Iaz Ekuadorrreko elkarte batekin elkarlanean hasi eta aurten bide beretik jarraituko dutela nabarmendu zuen Notariok. Aurtengo egitasmo berrien artean, kirol jarduerak, gastronomi topaketak, osasunari buruzko tailerrak eta beste izanen direla aurreratu zuen Mª Josek. Aldi berean, senegaldarrekin harremana sendotzeko bidean pausuak ematen ari direla azpimarratu zuen.