Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko edizioetan bezala, "artearen hizkuntza unibertsala partekatzeko" helburua du erakusketak. Guztira hainbat artistaren 104 lan daude ikusgai gotorlekuan. Jakina, teknikak eta estiloak erabat ezberdinak dira. Tartean sakandarren lanak ere badaude: Mikel Okiñena, Dora Salazar eta Txuspo Poyorenak. Artea Oinez 08 erakusketa apirilaren 27ra arte izanen da ikusgai Iruñean. Ondoren Tolosan, Elizondon eta Lizarran izanen da.