Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Koldo Arnanz margolari altsasuarraren lan bat ere ikus liteke erakusketan. Koldok argitu digunez bere aitonaren anaia bat hil zuten gerrakoan eta "familia konpromisoa" zuela adierazi digu. "Kontatu digutenean oinarrituta, garai hartako gogorkeria adierazten" saiatu da Koldo. Horretarako askotan Urbasatik paseatzerakoan ikusitako arrats gorriak eta haiek sortzen dizkioten sentimenduak izan ditu gogoan. Koldok berak azaldu digunez, "garai nahasian pintatu nuen". Nahi zuena adierazi badu ere, posible badu, lasaitasunez beste zerbait landu nahiko luke. Erakusketa ibiltaria da eta Memoriaren autobusa ekimenarekin lotura du. Hainbat artelanez gain liburuak, prentsa mozketak, argazkiak, fusilamentuen estadistikak eta beste jasotzen ditu. Altsasun garagarrilaren 1etik 15era izanen da ikusgai.