Bosgarren jardunaldia jokoan

Guaixe 2008ko apirilaren 10a

Sakanako Emakumeen Frontenis txapelketako 4. jardunaldia jokatu zen aurreko asteburuan. Txapelketa hiru mailatan jokatzen ari da, lehenean, bigarrenean (bi multzo, A eta B), eta hirugarrenean.Asteburu honetan 1. mailan bakarrik jokatuko da 5. jardunaldia. 2. eta 3. mailako jokalariek atsedena hartuko dute, bihar eta etzi Olaztin jokatuko den Santa Ana frontenis txapelketari lekua uzteko. Bigarren eta hirugarren mailan ari direnek, datorren astean emanen diote amaiera hasierako ligaxkari, 5. jardunaldia jokatu eta gero.Lehen maila (Irurtzunen jokatzen dute) 4. jardunaldiko emaitzak: Rakel-Bea 22 / Maite-MªAngeles 10Nerea-Amaia 21 / Eider-Laura 22Maite-Beronika / Aitziber-Axun: atzeratuaEdurne-Ana / Leticia-Blanka: atzeratuaSailkapean, Eider eta Laura daude buruan, 3 punturekin. Rakel eta Bea eta Aitziber eta Asunek osatutako bikoteak, bigarren eta hirugarren postuan daude, hurrenez hurren, bina punturekin. Gainerako bikoteek ez dute oraingoz punturik.5. jardunaldiko lehiak Asteburu honetan jokatuko dira, gaur, bihar eta igandean:Maite-Beronika / Maite-MªAngelesAitziber-Axun / Nerea-AmaiaEider-Laura / Edurne-AnaLeticia-Blanca / Rakel-BeaBigarren mailako A multzoa (Etxarrin jokatzen dute)Laugarren jardunaldiko emaitzak: Yanira- Saioa 22 / Garbiñe- Miren 11Eunate- Irantzu 22 / Garbiñe- Rakel 12Naroa- Garazi / Maria- Maialen: AtzeratuaSailkapenean, Eunate eta Irantzu daude buruan, 4 punturekin. 3 puntu dituzte Yanira eta Saioak eta 2 Garbiñe eta Rakelek. Naroa eta Garazi laugarrenak dira, puntu batekin, eta Garbiñe eta Miren bosgarrenak, hauek ere puntu batekin. Maria eta Maialenek ez dute punturik.Bigarren mailako B multzoa (Olaztin jokatzen dute) Laugarren jardunaldiko emaitzak: Amaia- Tati (atsedena)Ainara- Aizea 22 / Igone- Ana 21Maite- Nelly- Sandra 11 / Erkuden- Susana 22Amaia eta Tati sailkapenean lehenak dira, 3 punturekin. Ainara eta Aizea bigarrenak dira, 2 punturekin, eta Erkuden eta Susana hirugarrenak, puntu berberekin. Igone eta Ana laugarrenak dira (puntu bat) eta Maite-Nelly eta Sandra azkenak.Hirugarren maila (Etxarrin eta Irurtzunen jokatzen dute) Laugarren jardunaldiko emaitzak: Sara- Loitzune 22 / Anaitz- Nerea 7Izaskun- Oihana 20 / Aintzane- Idoia 22Begoña- Margari / Agurne- Jasone (atzeratua)Hirugarren mailako sailkapeneko buruan daude Begoña eta Margari, 3 punturekin. Puntu berberak dauzkate bigarrenak diren Sarak eta Loitzunek, eta hirugarrenak diren Agurnek eta Jasonek. Laugarrenak Anaitz eta Nerea dira, puntu bakarrarekin, eta bosgarrenak Aintzane eta Idoia, puntu batekin. Izaskun eta Oihana dira azkenak, punturik gabe.