Egoi Martinezendako izan da mendiko sailkapena

Guaixe 2008ko apirilaren 14a

6 eguneko lehiaren ondoren, txirrindulariek larunbatean eman zioten amaiera Euskal Herriko itzuliari. 1. etapan, Descargan gora arerio guztiak atzean utzi eta gero, lider jarri zen Contador eta postu horri eutsi dio gainerako etapa denetan. Azken egunean ere, bera izan zen nagusi erloju kontrako etapan.Sakandarrak ere fin ibili dira. Egoi Martinezek zenbait egunetan egin zuen ihes, etapa bat irabazteko helburuarekin. Ez zuen helburu hori lortu, baina saiakera horietan batutako puntuei esker, beretzat izan da mendiko sailkapena. Etxarriarra pozik geratu da egindako lanarekin, "etaparik irabazi ez arren, egunero saiatu gara eta mendiko sailkapena irabazi dugu. Hori ez da erraza maila honetako itzuli batean" adierazi du.Jose Luis Arrietak ere, erakustaldia eman zuen bigarren etapan eta, Azanza altsasuarrak ere, gogotik egin du lan bere taldearendako.Sailkapen nagusiko 43. postuan amaitu du itzulia Egoi Martinezek, Contador handiarengandik 12:35era; 69.a izan da Arrieta, 28:09ra, eta 72.a Azanza, 30:02ra.