Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Itzuliaren lehian ibili diren Euskaltel taldeko bi sakandarrak, Oriotik Zornotzarako bidea hartu zuten atzo. Hasiera hasieratik hasi zen Udaberriko Klasikaren 54. edizio honen lehia. Helmugarako 40 kilometro falta zirela, lasterketa hasiera ihes egin zuten txirrindulariak mendean hartu zituen tropel nagusiak. Egoi Martinezek egin zuen orduan saiakera, baina ez zuen arrakastarik eduki.Azkenean, ohiturari eutsiz, esprintean erabaki zen lasterketa. Damiano Cumego izan zen azkarrena. Egoi Martinez 10.a izan zen, 12 segundora. Jorge Azanza, berriz, 87.a izan zen, 8:59ra.