Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
23 urtez beherako afizionatuek Villatuertan izan dute hitzorduan pasa berri den asteburu honetan. Lizarra eta Villatuerta arteko 118 kilometroko lasterketa izan dute. Lizarra atzean utzi eta berehala hasi zen lehia txirrindularien artean. Lasterketa borrokatuaren ondoren, Azpiru taldeko Fabricio Ferrari izan zen azkarrena.Rural Kutxako Pablo Torres 15.a izan zen, irabazlearengandik 29 segundora.