Urko Berdud eta Judit Saizar Espainiako Txapelketan

Guaixe 2008ko apirilaren 15a

Sakanako Triatloi taldeko bi atletak kadete mailako Espainiako Duatloi Txapelketan parte hartu zuten joan zen igandean, Fuenlabradan. Urko Berdud altsasuarra, podiumetik gertu geratu zen: 4.a izan zen, 3.arengandik 4 segundora.Bi gazteak Madrilerako bidera hartuko dute datorren astean, apirilaren 24an. Bertan, Estatu mailako kirol teknifikazio programa batean parte hartuko dute.