Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zizurko Ardoi klubak antolatuta igandean XVI. Donejakue bidea lasterketa jokatu zen Zizurren. Hainbat maila eta kategorietan izan ziren lasterketak, eta guztira 939 korrikalari aritu ziren lehian, 329 lasterketa absolutuan.Emakumezkoek 4.150 metrori egin behar izan zieten aurre, eta garailea Vanessa Pacha izan zen (14:57). Erkuden Almagro 15.a sartu zen (18:39); Loli Mendoza 25.a (21:16); eta Edurne Razkin 27.a (22:42). Gizonezkoen proba absolutuan 8.300 metroak egiten azkarrena Imanol Cruz donostiarra izan zen (26:11), lasterketa guztian aurrean aritu zen Jaouad Boualame azken metrotan gainditu eta gero; Antonio Etxeberria hirugarrena sartu zen. Sakandarrei dagokienez, hurrengo denborak egin zituzten: 12.a Raul Audikana (28:24); 40.a Juantxo Arregi (31:05); 44.a Juan Luis Maiza (31:16); 52.a Alberto Razkin (31:36); 77.a Kike Aldasoro (32:42); 103.a Jose Javier Maiza (33:43); 175.a Jose Ignacio Reparaz (36:39); eta 196.a Aingeru Azazeta (38:20).