Lan erdiak eginak

Guaixe 2008ko apirilaren 15a

Igandean Nafarroako Herri Kirol jolasen bigarren jardunaldia jokatu zen, Berroetan. Proba konbinatuetan, Berriozar A taldea izan zen onena kimuen mailan (6´36´´76). Andra Mari bigarrena izan zen (6´51´´30) eta Iñigo Aritza bosgarrena (7´01´´32). Sailkapen orokorrean Andra Mari hirugarrena da, eta Iñigo Aritza laugarrena. Haur mailako proba konbinatuan, aldiz, garaipena Andra Mari talde sakandarrak lortu zuen (8´23´´20). Sakana bosgarrena izan zen (9´19´´89) eta Putterri zortzigarrena (11´06´´53). Sailkapen orokorrean Andra Mari da liderra. Sakana hirugarrena da eta Putterri zortzigarrena. Kadeteen proba konbinatuan, Ultzama izan zen lehena (9´27´´60), eta Andra Mari bosgarrena (10´48´´03). Sailkapen orokorrean ere Andra Marikoak bosgarrenak dira.Soka-tira txapelketari dagokionez, haur mailako A multzoan (480 kg) Andra Mari aritu zen hobekien, 4 puntu eskuratuz. Sakanak 2 puntu lortu zituen. Sailkapen orokorrean Andra Mari da onena, 7,5 punturekin, eta Sakana hirugarrena, 4 punturekin. Haur mailako B multzoan (480 kg) Berroetako 2. jardunaldian Txantreak 3 puntu lortu zituen eta Putterrik 1. Sailkapenean Putterri bigarrena da, 3 punturekin. Kadete mailako A multzoan (540 kg) Basaburua aritu zen hobekien sokarekin, 3 punturekin. Andra Marik puntu bat eskuratu zuen. Sailkapenean Andra Marikoak hirugarrenak dira, 3 punturekin. Eta kadete mailako B multzoan (540 kg) Iñigo Aritzak 2,5 puntu lortu zituen. Sailkapenean Iñigo Aritzakoak bigarrenak dira, 4,5 punturekin.Nafarroako Herri Kirol Jolasen hirugarren jardunaldia Arantzan jokatuko da, igandean, apirilaren 20an, 11:00etan. Gogoratu laugarren jardunaldia Sakanan jokatuko dela, apirilaren 27an. Lau jardunaldien ostean denbora onenak dituzten taldeak Txantrean jokatuko den final handian lehiatuko dira.