3 jardunaldiren faltan, salbazioa 6 puntura

Guaixe 2008ko apirilaren 15a

Irurtzungoak atzetik joan ziren norgehiagoka osoan. 5-5era berdintzea lortu eta, puntuak etxera ekartzeko helburuarekin, atezain-jokalaria jarri zuten. Baina erabakiak emaitza txarra ekarri zuen. Azkenean, 7-5 galdu zuten.Gernika da taldeko liderra, 63 punturekin. Sailkapeneko azkenaurreko postuan dago Xota, 15.ean, 24 punturekin. 3 jardunaldi falta direla, Xotak 6 puntura du salbazioa. Ez da erraza, baina aukerak dauden bitartean, esperantzari eutsi behar.Datorren jardunaldian 45 punturekin 4. postuan dagoen Zuzenbide hartuko du etxean.