Frontiseko pilotariak Zaragozan lehiatuko dira

Guaixe 2008ko apirilaren 17a

Frontisek pilotari onenek hitzordua dute asteburu honetan Zaragozan. Bertako udalak antolatuta, Zaragozako Irekia izanen dute lehian, Jose Garces kiroldegiko pilotalekuan. Pilotariak lau t´erdian ariko dira, eskuz banaka.Gorritik eta Nagorek igandean dute lehia Asteburu honetan emanen diote hasiera irekiari, final zortzirenekin. Lehen norgehiagokak larunbatean hasiko badira ere, Frontiseko bi sakandarrek igandera arte itxoin beharko dute. Igandean, goizeko 11:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partiduan, Gorritik Alvaro Gomezekin neurtuko ditu indarrak. Nagorek, berriz, jaialdia itxiko du, L. Aldairen aurkako norgehiagokan.Datorren asteazkenean, hilaren 23an, final laurdenak izanen dituzte jokoan eta, Irekiari amaiera emateko, apirilaren 26an, finalerdiak jokatuko dituzte eta, igandean, final handia.