Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Luis Arrietak, Jorge Azanzak eta Egoi Martinezek Herbeheretan dute burua. Europa iparraldeko klasika handiei hasiera emateko, Amstel Gold Race entzutetsua izanen dute jokoan datorren igandean. Hori gutxi ez, eta ondoren, apirilaren 23an, Flecha balona etorriko da eta Lieja-Bastoña-Lieja ezaguna ere bertan dute, hilaren 27an jokatuko baita.Egoi Martinezek uste baino sentsazio hobeak izan ditu Euskal Herriko itzulian. Hori dela eta, borrokarako prest doa hiru klasiketara, "batez ere, Amstel eta Liejara, niretzat egokiagoak baitira". Arrieta ere, gainerako txirrindulariei lana emateko prest doa. Altsasuko gazteak asteburu honetan mustuko ditu ezaugarri hauek dituzten probak. Taldearendako lana egitea izanen da bere helburua.