KULTURARTEKO JAIA IRURTZUNEN

Guaixe 2008ko apirilaren 18a

Apirilaren 19an jaialdi berezi bat eginen da Irurtzunen: kulturartekotasun jaia hain zuzen. Aste osoan zehar gai honekin loturiko zenbait jarduera ikusi ahal izango dugu. Adibidez, beste lurralde batzuetako errezetak erakutsiko dizkigute; Atakondoa eskolan, herrialde desberdinen ohitura, arropa eta elementu bitxiekin egindako erakusketa bat egongo da; gazteek egindako antzerki batekin ere gozatu ahal izango dugu; eta abar zerrendatu dezakegu. Kulturartekotasun aste honen antolatzileak honako hauek dira: IRUTZUNGO ATAKONDOA ESKOLA, Irurtzungo oinarrizko gizarte zerbitzua, APYMA eta Itxipuru taldea. Eta astea borobiltzeko, herri guztia 19:00etan bilduko da polikiroldegian musika eta dantzarekin dibertitzeko asmoarekin. Jaialdi eta aste honen bitartez, Irurtzunera 50. Hamarkadatik aurrera etorri diren herri desberdinen ohiturak aditzera eman nahi ditugu. Kontuan izan 18:00etan Irurtzungo udal plazatik herriko Erraldoi eta Buruhandien konpartsa abiatuko dela, bere ibilbidea polikiroldegian amaitzeko. Azpimarragarria da aurten konpartsaren 25. urteurrena dela, eta jaialdi honetan beraien dantzak ikusteko aukera paregabea izango dugula.Jaialdi honetan Irurtzungo musika eta dantza talde guztiak hartuko dute parte, noski. Alde batetik, Orritz taldea izango dugu eszenatokian Tuterako Jota dantzatzeko, konpartsarekin batera. Bestetik, Irurtzungo Musika eskola ikusteko aukera izango dugu, "Jota Leonesa" edota "Siyahamba" bezalako abesti herrikoiak interpretatzeko. Irurtzungo abesbatzak ere parte hartuko du "Carnavalito" izeneko abestiarekin. Bestalde, Fran Idareta "Pintto-Pintto" abesti ospetsua gogoraraziko digu musika forma desberdinekin nahasita. Azken bi talde hauek, Verdi-ren "Nabucco" abesti famatua interpretatuko dute.Irurtzungo ATAKONDOA ESKOLAK bere ikasleen mardultasuna ikusteko aukera emango digu. Atakondoa eskolak jaialdi honetako aitzindari nagusienetakoa izanik, "La cumparsita" eta "Zazpi Jauzi" bezalako abestiak antzeztuko ditu Irurtzungo polikiroldegiko eszenatokian.Beste herrialde batzuetako musika eta dantzak egiten dituzten taldeak ere Irurtzunen izango ditugu. Adibidez, "Revuelo" dantza taldeak sebillako dantzak ekarriko dizkigu; Nozha "danza del vientre" delakoa erakutsiko digu; Balkanfolk taldea, bulgariako dantzak erakutsiko dizkigu, eta Peru Arte taldeak hegoamerikako ohiturak ekarriko dizkigu.ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI IRURTZUNERA APIRILAREN 19AN!!!