Asteburuko lasterketak

Guaixe 2008ko apirilaren 18a

Txirrindularitza zaletuek badute zer ikusi asteburu honetan. Kadete mailako txirrindulariak Atarrabian lehiatuko dira bihar, apirilaren 19an. Aldiz, junior edo gazte mailakoak igandean aterako dira errepidera, Beran antolatutako lasterketan. Master mailan dabiltzan txirrindulariei dagokienez, igandean Gorraizen ariko dira.Afizionatu mailako txirrindularien kasuan, asteburu honetan bi lasterketa izanen dira jokoan. Larunbatean Aiegin, XII. Hotel Iratxe lasterketa egonen da jokoan, 23 urtez azpiko afizionatuendako. Igandean lasterketa Araban izango da, Duranan zehazki. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariendako XXX. Eusebio Velez trofeoa jokatuko da, Euskaldun mailako txapelketarako baliagarria den lasterketa.