Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak urtero bere aurrekontuetan diru sail bat bideratzen du edukiontzien erosketarako, edozergatik hautsi edo propio su emanda txikitu direnak ordezkatzeko. Aurten mankomunitatearen sail hori 10.000 eurokoa da. Sakanako Mankomunitateak, bestalde, Hondakin Zerbitzurako atzeko kargako kamioi bat erosteko deialdia egin du. Kamioi berriak egun lanean ari den kamioi zahar bat ordezkatuko du. Kamioia erosteko 165.000 euro ditu mankomunitateak, haietatik %30 berak jartzen ditu eta, gainontzekoa, Nafarroako Gobernuak, lau urteko planaren bidez. Eskaintzak hilaren 24ra arte aurkez litezke, eta hilabete batzuen buruan kamioia Sakanan lanean ikusiko dugu.