Josu Reparaz Leiza Euskararen Nafar Kontseiluko kide

Guaixe 2008ko apirilaren 15a

Euskararen Nafar Kontseilua organoa Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organoa da eta, euskararen plangintzan eta sustapenean, Nafarroako Gobernuari aholkuak ematen dizkion eta proposamenak egiten dizkion organoa da. Euskararen Nafar Kontseiluak 22 kidez osatuta dago. Horietako 7 "euskararen eta euskal kulturaren arloan izen ona duten pertsonen artetik izendatuta" izan dira eta haietako bat da Josu Reparaz Leiza. EgitekoakEuskararen Nafar Institutuaren sorreraren berri eman zuen Foru Dekretuak jasotzen duenez, 4 eginkizun nagusi ditu kontseiluak. Lehenik, hizkuntza normalizazioari dagozkion plan orokorren eta normalizazio proiektuen gaineko txostena ematea, onetsi aurretik. Bestetik, hizkuntza plangintzaren eta normalizazioaren arloan Gobernuak egindako galderen gaineko iritzia ematea.Horrekin batera, euskararen erabileraren eta sustapenaren gainean gobernuari proposamenak egitea. Bestelako eginkizunak ere har litzake ere. Gutxienez, sei hilean behin bilduko da.