Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarren jai egunaren antolaketaz arduratzen den batzordeak lan asko aurreratuak ditu dagoeneko. Aurreratu dutenez egitaraua ia zehaztuta dago eta goiz eta arratsaldea hainbat jarduerekin indartu dituzte. Gainera, hainbat euskaltzalek eta erakundek parte hartuko omen dute Sakandarren egunean. Aurreko edizioetan bezala, ez da faltako su seinalerik mendian. Sakandarren Egunaren antolaketako bilerak irekiak dira, eta lanerako prest dagoen edozein ongi etorria da. Hurrengo bilera, apirilaren 25ean dute, 19:00etan, Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan.