Berriaren urteurrena ospatzera

Guaixe 2008ko apirilaren 21a

Berria egunkaria argitaratzen duen EKT enpresak data hori iritsi bitartean hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskal Herri guztian, luzatu bostekoa lelopean. Horien bidez, 2003an "euskal gizarteak emandako laguntza eta babesa eskertu" nahi ditu. EKTko arduradunek eskerrak ematearekin batera, "bost urteotan eginiko lana herriz herri azaldu" nahi dute, bai "komunikazio alorrean, bai enpresarenean ere". Euskarazko egunkari nazionala kioskoetan izateko duela 5 urte lan egin zutenei esker ona azaltzeko Sakanako ekitaldia eginen da Altsasuko Gure Etxea eraikinean, heldu den ostegunean, 20:00etan. Hara bertaratzen direnak Berriak 5 urte bideoa ikusteko aukera izanen dute. Ondoren aurrera begirako erronkak izanen dituzte hizpide eta ekitaldia otamenarekin despedituko da.