Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maastrichtetik Valkenburgera bitarteko 257 kilometroko ibilbide gorabeheratsua zuten atzo bertan bildu ziren txirrindulariek. Tartean, 31 igoera gainditu behar zituzten. Klasika ezaguna irabazteko nahiak, ihes andana eta lehia bizia ekarri zituen. Azkenean, txirrindulari handien arteko esprintean, Lampre taldeko Damiano Cumego izan zen azkarrena, Schleck eta Valverderen aurretik. Egoi Martinez izan zen lehen sakandarra, 54.a, 2:43ra. 98. postuan sartu zen Jorge Azanza, 7:42ra, eta 109. postuan Jose Luis Arrieta, 9:32ra.Txirrindulariak Herbeheretan jarraituko dute, bertan, asteazkenean, hilaren 23an, Flecha balona izanen baitute jokoan.