Sakandarrak ederki Hiru Herri herri krosean

Guaixe 2008ko apirilaren 22a

Hiru Herri klubak antolatuta, igandean jokatu zen 19. Hiru Herri herri krosa, Uharte Iruñean. 10 kilometroko proba absolutuan 600 atleta inguruk parte hartu zuten, eta kategoria txikietako lasterketatan, aldiz, 200. Primerako giroan, etxeko korrikalari batek irabazi zuen: Hiru Herriko Rafa Maritxalarrek. Hasiera hasieratik erasora jo zuen Maritxalarrek, eta soilik Beste Iruñako Antonio Etxeberriak jarraitu zion. Maritxalar bakarrik sartu zen helmugan (0:32:21), Etxeberriari 15 segundo atereaz.Kategoria absolutuan sakandarren denborak hurrengoak dira: 54. Alberto Razkin (0:38:28); 55. Jesus Goena (0:38:28); 98. Juan Luis Maiza (0:39:41); 155. Francisco Javier Pain (0:41:25); 285. Jose Ignacio Reparaz (0:48:07); eta 538. Edurne Razkin (0:57:09).Kategoria txikietan, kadete mailako nesketan irabazlea Carmen Arrieta izan zen (8:33). Hiru Herrin dabilen Gabriela Zubieta uhartearra bigarrena izan zen, 3 segundora. Mutilen benjamin mailan Dantzalekuko Unai Flores izan zen irabazlea (1:54). Nesken benjaminetan, aldiz, Suyapa Perezek irabazi zuen. Hiru Herriko Laura Zubieta 3.a izan zen eta Dantzaleku-Sakanako Leire Chamorro eta Naroa Lasa 21.a eta 28.a, hurrenez-hurren.