Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen larunbatean eman zioten hasiera Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketari, Lesakan. 6 talde ari dira emakumezkoen txapelketan lehian: Beti Gazte, Berriozar A, Berriozar B, Txantrea, Amaiur eta Sakana, denak ere lau tiralarirekin eta guztien artean 260 kilo gainditu gabe.Lehen jardunaldian, Amaiurgo taldea izan zen indartsuena. 10 tiralditik bakarra galduta, lehen postuan daude 13 punturekin. Aipatzekoa da Amaiur taldea berria dela, eta horregatik meritu handikoa da txapelketan horren ongi hastea. Baina Sakanako neskek ere lan bikaina egin zuten eta bigarren geratu ziren, puntu bakar batera.Sailkapena Emakumeak. 260 kilo1. Amaiur 13 puntu (sailkapen orokorrean 6 puntu)2. Sakana 12 p. (sailkapen orokorrean 5 puntu)3. Beste Gazte 10 p. (sailkapen orokorrean 4 puntu)4. Berriozar A 6 p. (sailkapen orokorrean 3 puntu)5. Txantrea 3 p. (sailkapen orokorrean 2 puntu)6. Berriozar B 0 p. (sailkapen orokorrean puntu bat)Larunbatean Arbizun Arbizuko kiroldegiak hartuko du txapelketako bigarren jardunaldia, larunbatean, hilaren 26an, 17:00etatik aurrera. Taldeek 15:00etatik 14:00etara egingo dute pisaketa. Gogoratu txapelketa ligaxkan jokatzen ari dela. Hortaz, jokoan dauden hiru jardunaldiak kontuan hartuta lan onena egiten dutenek jasoko dute txapela. Maiatzaren 10ean Errotxapean jokatuko den hirugarren jardunaldian erabakiko da dena. Ea, etxekoen babesarekin, neska sakandarrek lehen postua lortzeko bidean jartzen diren.