Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasen hirugarren jardunaldia hartu zuen Arantzak. Proba konbinatuan, kimuetan, Ultzama izan zen lehena (6´30´´98). Andra Mari hirugarrena izan zen (6´41´´48) eta Iñigo Aritza zazpigarrena (6´59´´55). Sailkapen orokorrean, Berriozar da lehena, Andra Mari hirugarrena eta Iñigo Aritza bosgarrena. Haur mailako proba konbinatuan Sakana izan zen garaile (9´19´´32). Andra Mari bigarrena sailkatu zen (9´29´´86), eta Putterrik ez zuen parte hartu. Hori dela eta antolakuntzak azken sailkatutakoaren denbora jarri zion (11´03´´67). Sailkapen orokorrean Andra Mari da lehena, Sakana hirugarrena eta Putterri zazpigarrena. Kadete mailako proba konbinatuan, aldiz, Basaburua izan zen onena (9´49´´10) eta Andra Mari laugarrena (10´38´´ 18). Sailkapen orokorrean Basaburua da lehena eta Andra Mari bosgarrena.Sokatirari dagokionez, haur mailako A multzoan (480 kg) Andra Mari izan zen onena, 4 puntu eskuratuz. Sakanak 2 puntu lortu zituen. Sailkapen orokorreko buru Andra Mari da, eta Sakana hirugarrena. Haur mailako B multzoan (480 kg) Txantrea sailkatu zen lehena (2,5 puntu). Putterri agertu ez zenez, ez zuen punturik eskuratu. Sailkapen orokorrean Txantrea da onena eta Putterri hirugarrena. Kadete mailako A multzoan (540 kg) Basaburuak 3 puntu eskuratu zituen eta Andra Marik 1. Basaburua da sailkapen orokorreko liderra, eta Andra Mari hirugarrena. Bukatzeko, kadete mailako B multzoan (540 kg) Txantrea izan zen finena (3 puntu). Iñigo Aritzak, aldiz, 2 puntu eskuratu zituen. Sailkapen orokorrean ere Txantrea da liderra eta Iñigo Aritza bigarrena.Igandean, 11:00etan Igandean, apirilaren 27an, laugarren jardunaldia jokatuko da Bakaikun, goizeko 11:00etatik aurrera. Ea etxean jokatzeak Sakanako taldeei mesede egiten dien. Gogoratu, lau jardunaldiak kontuan hartuz gero, proba konbinatuetan sailkatu diren lehen lau taldeek maiatzaren 4an Txantrean jokatuko den final handirako txartela lortuko dutela. Sokatiran, lau jardunaldiak kontuan hartuta sailkatu diren lehen bi taldeek eginen dute aurrera finalera.