Gorritik eta Nagorek, aurrera

Guaixe 2008ko apirilaren 22a

Frontisek antolatuta, igandean Zaragozako Irekiko final zortzirenak jokatu ziren Zaragozan, lau t´erdian.Uharte Arakilgo Gorritik eta Irurtzungo Nagorek txapelketan aurrera egitea lortu zuten, Alvaro Gomez eta Lopez Aldai menpean hartu eta gero. Katedrak Alvaro Gomez jotzen zuen faborito, teorian uhartearra baina hobe moldatzen baita lau t´erdian. Baina Gorriti hasieratik oso indartsu atera zen, eta errematean bikain, bi jokoak menperatuz (10-5 eta 10-9).Bestalde, Jorge Nagore lau t´erdian maisu dela ezin daiteke uka. Erakustaldi ederra eman zuen irurtzundarrak, Lopez Aldai goitik behera menpean hartuz (10-3 eta 10-4).Asteazkenean, final laurdenak Asteazkenean, apirilaren 23an, Zaragozako Irekiko final laurdenak jokatuko dira, Zaragozan jai eguna dela aprobetxatuz. Lau partida izanen dira jokoan. Horietako batean, Camarero II.ren kontra lehiatu beharko da Gorriti, eta bestean, Nagorek aurre eginen dio Urdanizi. Ea sakandarrek aurrera egiten duten. Beste bi lehietan, Bengoetxea VII.ak Aritz Lasa izanen du arerio, eta Arretxek Antxia.