Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantzalekuko mendi taldeko lasterkariak, Aloña mendian gora eta behera ibili ziren joan zen asteburuan. Sakanako lau kirolari bildu zituen Oñatin hasi eta amaitu zen probak. Lasterkariek 15,5 kilometroko ibilaldia egin behar izan zuten. 230 metroko garaieran dagoen Oñatiko plazatik abiatu eta Aloña gainera igo ziren, 1238 metrora, berriz ere jaisteko. Denera, 2.200 metroko desnibel batua izan zuen lasterketak.Fernando Etxegarai izan zen azkarrena. Sakandarren artean, Ander Unzurrunzaga izan zen lehena. Helmugara 14. postuan iritsita, etxarriarra izan zen beteranoen artean lehena. Jone Pelaez emakume beteranoen artean bigarrena izan zen.Sailkapena 1. Fernando Etxegarai 1:15´42"14. Ander Unzurruntzaga 1:22´23". Mutilen arteko 1. beteranoa.32. Fermin Gabirondo 1:26´52"136. Nouredin Jdi Baba 1:39´47"218. Jone Pelaez 1:53´43". Nesken arteko 2. beteranoa.