Zaragozako Irekiko final laurdenak jokoan

Guaixe 2008ko apirilaren 23a

Zaragozako Udalak antolatuta, Frontis enpresako pilotariak Zaragozako Irekian lehiatzen ari dira, lau t´erdian, eskuz banaka. Zaragozan gaur jai eguna dela probestuz, txapelketako final laurdenak izanen dira jokoan, Jose Garces kiroldegian.Lau partida izanen dira jokoan arratsaldeko 5:00etatik aurrera. Horietako batean, Camarero II.ren kontra lehiatu beharko da Gorriti, eta bestean, Nagorek aurre eginen dio Urdanizi. Beste bi lehietan, Bengoetxea VII.ak Aritz Lasa izanen du arerio, eta Arretxek Antxia. Txapelketako finalerdiak larunbatean jokatuko dira eta final handia, berriz, igandean. Jorge Nagorek lau t´erdian espezialista onenetakoa izaten jarraitzen duela demostratu nahi izango du.