Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txirrindulari tropeleko izarrek Ardenas inguruan jarraitzen dute. Igandean Amstel Gold Race gainditu ondoren, bigarren klasika batek bildu ditu gaur: Flehca Valonak. Bertan daude, besteak beste, Egoi Martinez, Jose Luis Arrieta eta Jorge Azanza.Txirrindulariek 199,5 kilometroko ibilbide gogorra dute. Charleroi hirian hasita, azken uneraino gorde beharko dituzte indarrak, Mur de Huy pareta beldurgarrian amaituko baita proba. Kirolariek hiru aldiz gainditu beharko dute % 9,3ko maldak dituen portu gogorra.